KOPLA ZAHARRAK.
AUDIOAK
- Amaren alabarik: http://www.goear.com/listen.php?v=7ce4a92
- Santa Ageda: http://www.goear.com/listen.php?v=49baac1
http://www.goear.com/listen.php?v=df67c56
- Oskorri eta Ruper Ordorika. Ostatuko neskatxaren koplak http://www.goear.com/listen.php?v=9e15ab3
- Eder soruan goldea http://www.goear.com/listen.php?v=d040d27
- Oles ta Oles http://www.goear.com/listen/9b4bbed/-
- Neure kristauak: http://www.goear.com/listen/3477ff9/Neure-kristauak%20koplak
- Arin-arin eiten dau: http://www.goear.com/listen/340401c/Arin-arin-koplak
LIRIKA. KOPLA ZAHARRAK
1. DEFINIZIOA
Kopla zaharra, genero literario baino gehiago, ahapaldiak osatzeko modu berezia da, eta herri lirikan oso era estilizatua lortu du. Jon Kortazarrek adierazirik duenez, kopla zaharra irrazionaltasun poetikoaren agerbide bezala definitu da.
Kopla zaharra lau lerroko ahapaldia da, eta edukia bi zatitan banaturik dator: bata, sinbolikoa eta erreferentziazkoa, eta bestea poemaren bi zati horien elkarketa prozedura ez logiko edo ez arrazoizko baten bidez egina. Lotura hori, batzuetan, soinu hutsekoa da, eta intuizio hutsekoa bestetan.
Irudimenak logikoki bereizita dauden bi zati elkartzen ditu Manuel Lekuonak dionez.
"Bertso berri"etatik bereizteko esaten zaio "kopla zaharra". Biak kantatu egiten dira, eta gehienetan bat-batean botatzen dira. Teknikaz ere berdinak izan daitezke: hasieran zernahiz hitz egin eta bukaeran gaiari lotu. Baina kontuan izan behar da teknika hori berez koplen teknika dela, bertsoak osatzeko oso erabilgarria gertatzen bada ere. Beraz, badute elkarren antzik, baina ez dira gauza bera.
Zertan dira desberdin?
Kopletan pentsamenduen mugimendua azkarragoa da, eta koherentziarik ez da nabari lehen zatian edo kantaburuan agertzen den irudiaren eta koplaren mezuaren edo azken zatiaren artean. Hala ere, batasun hori logikoa ez izan arren, bada barne koherentziarik irizpide poetikoen, fonikoen eta intuiziozkoen arabera.
2. KOKALEKUA
Erdi Aroarekin loturik dator kopla zaharren oroitzapena. Manuel Lekuonaren hitzez baliatuz:
"Kopla zaarren zaartasuna jakin nai degunean, asko ta asko gotiko kutsuz beteak aurkituko ditugu, orain 700 urteko gotiko-oituretan sartu-sartuak. Adibidez, etxeko seme zaldunez mintzatzen dan ura, eta etxeko jaunaren urrezko bizarrez eta, etxetik Elizarako bidea estaltzeko aña zillarezko errealbikoz mintzatzen direnak... Dan ori Erdi Aroko giro jator-jatorra bait da."
3. EGITURA ETA EZAUGARRIAK
Koplaren lehen atala:
Koplaren lehen atalean izadiari buruzko erreferentzia egiten da. Izadiko irudiak agertzen dira: irudi sinbolikoak eta estilizatuak dira, baina dekorazio olerkietan hala izaten bada ere, ez da hitz arrotzik edo hots handiko hitzik esaten, ez da hitzen deformaziorik egiten.
Irudi ordezkari edo sinbolikoan ager daitezkeen elementuak hauek dira:
-Loreak eta fruituak: mertxika, arrosa, elorria, krabelina…
-Zuhaitzak eta landareak: haritza, pagoa, intxaurrondoa, elorria…
-Hegaztiak eta animaliak: eperra, basoilarra, usoa, usapala, zaldia…
-Lurrarekin eta gizakiarekin harreman estua dutenak: eguzkia, izarrak, itsasoa…
-Beste batzuk: urrea, bitxiak, harria…
Koplaren lehen zati honetan ez da ia aditzik agertzen, oso zati azkarra, bizkorra eta iradokitzailea izan ohi da. Elipsia da nagusi. Estilizazioa, kopla laburra izan ohi delako, erritmoaren eta puntuaren bidez lortzen da.
Koplaren bigarren atala:
Koplaren bigarren atala, ondorio tematikoa, esanahia duen zatia da, hau da, gaiari edo giroari egokitzen zaiona. Atal honetan agertzen zaigu eske, amodio, ospakizun eta agur mezua. Aditza, gehienetan, indikatiboan edo subjuntiboan ematen da.
Bi atalen arteko lotura:
Aipatutako bi atalen arteko lotura ez digu gaiak berak ematen, inguruko zerbaitek baizik, entzulearen eta koplariaren arteko giroarekin lotuta dagoen zerbaitek, alegia. Esate baterako:
"Astoak on dik oloa,
idiak arto-lastoa,
festa hoietan edan dezagun
Petiri, ekar ardoa!"
Eguberrietako eske-kanta honetan, jaiotzaren inguruan giro atseginean azaltzen zaizkigu astoa eta idia. Abereak jaten ari direnez gero, Petirik tabernariari ardoa ekartzeko eskatzen dio, eta horrela bi egoera paralelo adierazten dira irudi horien bidez.
Kopla honetako bi atalen arteko lotura ez da logiko-arrazoizkoa, kausa batetik bere ondorioetara, edo zati batetik osora jotzea). Irudimenezko lotura da, sentsibilitatez eta intuizioz harremanetan jartzen direnak.
Bi atalen arteko lotura errima berak ematen duenean, "magia kutsuko kopla" bilakatzen zaizkigu. Esaterako:
"Horrako hor goian izarra
errekaldean lizarra.
Etxe hontako nagusi jaunak
urre gorrizko bizarra."
Kopla honetan bertsoaren batasuna lortu da puntu bakoitzaren bukaeran azaltzen zaigun oinaren bitartez. Koplaren giroak eta koplariaren sentimenduak baino indar handiagoa dute hitz horiek.
4. METRIKA ETA BALIABIDEAK
Ahapaldiaren azaleko egitura
Lehenengo berezitasuna ahapaldiaren azaleko egituran erreparatuko dugu: desberdin dira lerroz, desberdin silabaz eta desberdin errimak ezartzeko baliatzen diren eskemaz. Har ditzagun, esaterako, hain ezagunak zaizkigun zortziko nagusia eta kopla zaharra. Lehenak zortzi lerro ditu: 10/8 silabako lerroak txandatuz doaz, eta errimak lerro pareetan ezartzen dira. Koplak, aldiz, lau lerro ditu gehienetan: lehenengo biak 8 silabakoak eta errimadunak dira; hirugarrena 10 silabakoa eta errimarik gabea da; eta, azkenik, 8 silabako lerroa eta errimaduna.
KOPLA ZAHARRA
Eder soruan goldea,
soinean kapa morea;
etxe hontako nagusi jauna
ondo gizontxo noblea.
BERTSO BERRIA
Bart arratsian etorri nintzan
gaur atera naiz etxetik,
aita ta ama errietan ta
zakurra zaunkaz atzetik,
ni etxerako ona ez izan,
gauzak itxurak bazetik,
gure Jainkoak libra nazala
komeni ez dan gaitzetik.
Azpimarraturik dauden bi epifonemak berdin-berdinak dira literatur egitekoaren eta efektuaren aldetik: bertsolaritzan hain oinarrizko diren ahapaldien azken zatiak dira. Batak eta besteak indar guztia azkeneko bi lerro horietan jartzen dute, baina oso prozedura desberdina darabilte azken hori bideratzeko. Koplak, zortzina silabako bi lerro puntudunen bidez osatu behar du azkenerantz daramaten osagaien langintza; bertsoak, aldiz, sei lerro dauzka, eta horretarako 10/8 silabako errenkadak txandatzen ditu.
Koplak izadia estilizatzen du
Bigarrenik, koplak izadia estilizatzen du, eta estilizazioaz baliatzen da epifonema iragartzeko. Bertso bat osatzerakoan, bertsolariak, azken hori ibilbide logiko luzeagoz prestatuko du: sarrera bat lehenik, gero betelana hari logiko bati atxikiz pentsamenduaren aldetik, eta, girotze egokia sortuz, azken esaldiarekin lotura egingo du.
Beraz, bertso baten barruan, koherentzia handiagoa ikusten da ideien eta irudien artean, lerrotik lerrorako pasabidean; hori bai, beti herri-literaturak duen erritmo azkarrean. Kopla zaharrek, ordea, arrazoizko osagai gutxiago sartzen dute, ez baitute gehiagorako lekurik, eta horrenbestez estilizazioa erabili beharra daukate. Baina, estilizazio honetan ez dute bertsolariek arrazoietara jotzen bertso bat osatzerakoan, irudietara baizik; izan ere, irudi bakoitzak tradizioz esan nahi duen edukiaz baliatuz eta berarekin jokatzen dute.
Koplak egitura bikoitza duela esan daiteke, dinamika bikoitza du bere bilakabidean, eta bi irudirekin jokatzen du: bata, irudi ordezkaria eta, bestea, irudi fokala.
Irudi ordezkariak sinboloa dakar, giroa sortzen du eta logikaren heldulekua hurbiltzen du eta estilizazioz betetzen bere egitekoa. Irudi fokalak, aldiz, ahapaldiaren esanahia darama, haren mamia, intentzioa, giltza eta sintesia adierazten dizkiguna.
Koherentzia eza kantaburuko irudiaren, mezuaren eta azken esaldiaren artean
Hirugarrenik, kopla zaharren ezaugarririk funtsezkoena hau da: ez da koherentzia zuzenik nabari kantaburuan agertzen den irudiaren, mezuaren eta azken esaldiaren artean.
Esan duguna hobeto zehazteko, Nafarroako zenbait kanta eta jota euskal koplekin alderatuko ditugu. Horietan nabarmen da, bai batzuek eta bai besteek izadiaren aipamenak egiten dituztela eta horren irudiak erabiltzen dituztela ahapaldiaren hasieran, baina lotura ezberdinez josten direla hasierako irudiak eta ardaztzat duten maitasuna:
Qué triste será la mar
en una noche sin luna;
más triste será el querer
sin esperanza ninguna.
Una tórtola te traigo
que en el nido la cogí;
su madre llora por ella
como yo lloro por ti.
Itsasoa laino dago
Baionako barraraino;
maite zaitut maitiago HotwordStyle=Color;
txoriak bere umiak baino.
Neguaren ondotik
jiten duzu uda;
zertako egiten duzu
horrenbeste duda.
Nafarroako lehen jotan (Funeskoa) irudia eta gaia kontzeptu berdinez emanik daude: triste eta más triste; eta konparazioa ere egiten da bien artean. Bigarren jotan (Bianakoa) ere kontzeptu bera erabiltzen da lehen partean eta bigarrenean, hitz bera erabiliz gainera: llora eta lloro, berdintasunaren edo antzekotasunaren kontzeptua erabiliz.
Oso bestela, ordea, euskal kopletan: lehenengo koplan, elkarren ondoren datoz itsasoa laino … Baionako barraraino eta nik zu zaitut maiteago…ikusten oso zaila da zer lotura logiko dagoen lainoturiko kostaldearen eta maitasun handiaren artean: ala hura honen kokalekua den, ala biek antzeko joera duten, ala bien malenkonia dugun. Eta bigarren euskal koplan ere, elipsi modura doa, jakina, perpaus osoa: oraingo erasoaren ondotik etorriko da eguraldi ona. Salto logiko handiagoa ematen dute euskal kopletan.
Manuel Lekuonak laburbildu zuenez, "literatura idatzi oituetan, lokera buruzkoak izan oi dira, 'lokera horatiana' esango gendukeana; lokera filosofikoa, asieratik ondorengorakoa, osotik pusketarakoa, egilletik eginerakoa…. lojika horatiana esango gendukeana."
Dena dela, herriak badaki nolabaiteko lotura badagoela kantu hauetan; eta lehengo entzuleek ez ezik, jaialdi berrietara datozen entzule berriek ere (ikasle, intelektual, komunikabide berri…) ongi jasotzen dute edukia.
Izan ere, euskaldunak, zentzuen mailako erlazioak sumatzen ditu kopletan, sentigai diren irudien arteko erlazioak, sentigai diren barne-egoeren arteko erlazioak, M. Lekuonak dioen moduan: "ezin esan liteke batere lojikarik ez dutenik; badute beren lojika, filosofiaz bestekoa, Horatioz bestekoa ezik: filosofikoa ez baino "poesi-lojika" baizik.
Filosofia, jakinduria, buru-gauza den bezala, poesia, olerkia, buru-gauza ez baino, irudimen eta biotz-gauza areago baita: irudimen, fantasi, sentimen-gauza…. Itz bitan: gure kopla zaharren "etena" ez dela hain etena; badala tarte horretan lokarriren bat, zer ikusiren bat, artu-emanen bat, buruak baino areago irudimenak ulertzen duana."
5. KRONOLOGIA ETA SAILKAPENA
Magia kutsuko koplak
Koplaren lehen eta bigarren partearen artean magia kutsuko lotura dagoela esan ohi da irudiaren eta mezuaren arteko lotura hotsaren bidez bakarrik egina bada, hau da, errimaren hotsen bidez bakarrik, eta arrazoiaren bidez lotura logikorik aski ikusten ez bada. Esaterako:
"Horrako hor goian izarra,
errakaldian lizarra.
Etxe hontako nagusi jaunak
urregorrizko bizarra."
Hoskidetasuna beste konexiorik ez duten kopla horien adierazpena Manuel Lekuonak etnologiaz eta euskal mitologiaz baliatuz ematen digu: "majia-kultura deritzan kultura giroan gauza bati eta aren irudiari balio bera ematen zaie. Balio bera du gizon baten irudiak - imajinak- eta gizonak berak, balio bera edo beretsua.
Gauza baten izena, berriz, nolapait gauzaren beraren irudi bat da; gauzaren izenak eta gauzaren izanak balio bera dute; izenak eta izanak badute zerbait batasun.
Orregatik ez da arritzeko, majia-giroan kopla batean, balio berdina izatea gauza batek eta aren izenaren antzeko dan beste edozein hitzek. Esaterako: izarrak, lizarrak, bizarrak. Laburbilduz, majia-kutsuko kopla oietan bertsoaren batasuna lortua dago rima bera duten itzen bitartez…rima soil-sollak ematen dio koplari bere batasun; ez koplaren giroak, ez koplarien sentimenak; izen soil-sollak berak baizik."
Literatur espresioaren magia kutsuko oihartzun hauek oraindik ere onartzen eta erabiltzen dira euskaldunen artean. Eta berauek ematen dute bide azalez eta mamiz eite modernoa duen poesia mamitzeko: edukiz surrealista, egituraz abstraktu, gizartean erroturiko poesia.
Eskeko koplak
Ospakizun baten inguruan, goraipamenak egin eta ordainetan zerbait biltzeko kantatzen diren koplak sartzen dira sail honetan. Taldean kantatzen dira etxez etxe errondan ibiliz, koplari bat gidari dela. Lekuan lekuko aipamenak eta alabantzak egin ohi dira atari bakoitzean.
Ezagunenak hauek ditugu:
Gabon-Urtezahar-Errege eguneko ospakizunak (Itsasondo)
Santa Ageda bezperako kantaldiak (Arbona eta Galdakao )
San Juan bezperako kantaldia (Urdiain )
Maiak (Arizkun)
San Nikolas (Segurako obispiloa)
Kintoen aldeko ibilaldia
Tobera (ezteiak egin aurretik mutil taldea senargaiaren etxe aurrean koplak
kantatzen ari denean jotzen den musika)…
Hona hemen kanta batzuk adibide gisa:
"Hau haizearen epela!
Airean dabil orbela.
Etxe hontako jende leialak
gabon Jainkoak diela."
"Lukainkatxo bi guri emotea
ez da milagro haundia,
etxekoandrea parkatu
ez bazara ondo notadu."
Dantzan egiteko koplak
Bideoa. Bizkaiko kopla zaharrak. Joseba Tapia: http://www.youtube.com/watch?v=FuDF3IOshj0
Erromeria-giroan kantatzen dira gehienbat. Kopla hauen ezaugarri nagusia bihurkia eta errepikaren teknika erabiltzea da. Koplaren hasiera errepikatzeko joera da nagusi multzo honetan; koplaren azken partea kantatzen denean berriz ere hasierakoa errepikatzen da. Honela, ahapaldiak goitik beherako eta behetik gorako ibilbidea egiten du, erantzun-leloen forma lortuz. Gainera, jergaren bidez ahapaldiari bira emateko aukera eskaintzen du doinuak. Hitz hauek arrotzak dira kasu askotan eta koplari izugarrizko ironia eta umorea eransten diote.
"Arin-arin eiten dau
soloan erbiek;
hutsean eiten dituz
punturik erdiek
soloan erbiek,
punturik erdiek."
(Herri-kanta)
Eskutxoek jo dute
kriskitin-kraskitin (bitan),
haizea kiribiltzen
dabil Mari-Zikin…
ala, morena!, HotwordStyle=Color;
dabil Mari-Zikin,
eskutxoek jo dute
kriskitin-kraskitin.
(Herri-kanta)
Dantza koplen tradizioa batez ere Bizkaikoa izan dela esan daiteke. Gaur egun, ordea, gainerako euskal eskualdeetan ere ezagutzen da. Bi erritmo dira nagusi: bi/bikoa eta hiru/laukoa, arin-arin eta fandango esaten zaiena. Erritmo hauen halako zati jakin bat errepikatzen denean, kantuz laguntzen da, kopla txikiak eta kopla handiak deiturikoak sortzen dira horretarako.
Kopla txikiak
"Astotxo bat baneuko
buzten zuriegaz
Ermure joateko
gona gorriegaz."
(Herri-kanta)
"Arrabako landea
balego Gorbeien
hantxe egingo geunke
zirikin zakien."
(Herri-kanta)
"Bedarrik onena da
soloan garie
andrarik onena
Birjina Marie."
(Herri-kanta)
Kopla luzeak puntu bikoak eta hirukoak izan daitezke. Hona puntu biko batzuk:
"Urkiolako denderuari
larogeigarren urtean
zaldar batek urten deutso
orkatileko zanean."
(Herri-kanta)
"Dingili dango Marine
beti honela bagine
beti honela izateko
burue dauke arine."
(Herri-kanta)
"Kalien nago kalien
arri otzaren ganien
atie nok edei ez da
gabak emon daidanien."
(Herri-kanta)
"San Antonio, San Antonio
txarrie geixo danean
San Antonio ez da esaten
urdeie datorrenean."
(Herri-kanta)
Erromeria-giroan kantatzen dira gehienbat. Kopla hauen ezaugarri nagusia bihurkia eta errepikaren teknika erabiltzea da. Koplaren hasiera errepikatzeko joera da nagusi multzo honetan; koplaren azken partea kantatzen denean berriz ere hasierakoa errepikatzen da. Honela, ahapaldiak goitik beherako eta behetik gorako ibilbidea egiten du, erantzun-leloen forma lortuz. Gainera, jergaren bidez ahapaldiari bira emateko aukera eskaintzen du doinuak. Hitz hauek arrotzak dira kasu askotan eta koplari izugarrizko ironia eta umorea eransten diote.
"Arin-arin eiten dau
soloan erbiek;
hutsean eiten dituz
punturik erdiek
soloan erbiek,
punturik erdiek."
(Herri-kanta)
Eskutxoek jo dute
kriskitin-kraskitin (bitan),
haizea kiribiltzen
dabil Mari-Zikin…
ala, morena!, HotwordStyle=Color;
dabil Mari-Zikin,
eskutxoek jo dute
kriskitin-kraskitin.
(Herri-kanta)
Dantza koplen tradizioa batez ere Bizkaikoa izan dela esan daiteke. Gaur egun, ordea, gainerako euskal eskualdeetan ere ezagutzen da. Bi erritmo dira nagusi: bi/bikoa eta hiru/laukoa, arin-arin eta fandango esaten zaiena. Erritmo hauen halako zati jakin bat errepikatzen denean, kantuz laguntzen da, kopla txikiak eta kopla handiak deiturikoak sortzen dira horretarako.
Kopla txikiak
"Astotxo bat baneuko
buzten zuriegaz
Ermure joateko
gona gorriegaz."
(Herri-kanta)
"Arrabako landea
balego Gorbeien
hantxe egingo geunke
zirikin zakien."
(Herri-kanta)
"Bedarrik onena da
soloan garie
andrarik onena
Birjina Marie."
(Herri-kanta)
Kopla luzeak puntu bikoak eta hirukoak izan daitezke. Hona puntu biko batzuk:
"Urkiolako denderuari
larogeigarren urtean
zaldar batek urten deutso
orkatileko zanean."
(Herri-kanta)
"Dingili dango Marine
beti honela bagine
beti honela izateko
burue dauke arine."
(Herri-kanta)
"Kalien nago kalien
arri otzaren ganien
atie nok edei ez da
gabak emon daidanien."
(Herri-kanta)
"San Antonio, San Antonio
txarrie geixo danean
San Antonio ez da esaten
urdeie datorrenean."
(Herri-kanta)