Kaixo! DBH 3ko Euskara arloko bloga duzu hau. Ikasturtean zehar hainbat lanetarako erabiliko dugu: irakasleok, zuentzako oharrak jartzeko eta lanak bideratzeko, eta ikasleok, zuen testuak, lanak, zintzilikatu ahal izateko. Horretaz gain, aisialdiari dagokion eremua ere izango dugu: irakurritako liburuen erresinak idazteko, ikusitako pelikulak gomendatzeko, euskarazko ekintzen berri emateko... Denon artean erabakiko dugu zer erabilera eman. Baldintza bakarra: EUSKARA HUTSEZ ARGITARATZEA ETA ERRESPETUA! Ikasleok gu baino askoz ere trebeago izango zarete ziuraski, beraz, zuen laguntza beharko dugu blo hau hobetzeko. Bitartean, entzun ezazu Mikel Laboaren Herria eta Hizkuntza abestia, ea zer pentsarazten dizun... http://www.goear.com/listen.php?v=be9cd01
BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA. IRUÑEKO SAIOAREN BIDEOAK
Gogoan izan azaroaren 30ean bukatuko dela mikro-ipuin lehiaketan parte hartzeko epea.
DBH 3ko lanak lehenago jasoko ditugu, azaroaren 9ko astean, garaiz bidali ahal izateko. Ez ahaztu ezizena jartzea! Eta 100 hitz baino gehiago ez erabili!
Hona hemen iazko DBH 4. mailako ikasle batek egindakoa:
" Bazen behin bukaera bat". Orijinala zen, baina lan pixka bat gehiago egingo dugu aurten, ezta?
Orain dela 2 urte San Fermin Ikastolako Xabier Alzuguren ikasleak sari bat izan zuen. Ea aurten beste bat lortzen dugun!